lunes, 25 de octubre de 2010

Aiaraldea Komunikazio Leihoak Udazkeneko Multimedia Eskola 201.0 antolatu du

- Aiaraldeko herritarrei zabaldutako 4 ikastaro luze antolatu dituzte; Bideogintza, Zinemagintza, Blogak eta Sare sozialak eta Argazkigintza digitala.

Egitasmo berria aurkeztu du Aiaraldea Komunikazio Leihoak; Udazkeneko Eskola Multimedia 201.0 hain zuzen ere. Zer eta euskarri teknologikoak gurean euskarara zabaltzeko eta euskarak euskarrri tekonologiko horiek baliatzeko.
Gero eta gehiago dira mundu global honetan komunikazio garatzeko sortu eta garatzen diren tresnak. Digitalizazioak eta sareak ekarri dituen iraultza txikiak inoiz baino eskurago jartzen digu "edozer" egiteko aukera, txikienak ere handien pareko jarduteko aukera. Eta hor kokatzen da ere euskararen erronka.
Gure hizkuntza txuri beltzetik atera eta ahal beste euskarri baliatuz nonahi zabaltzeko aukera paregabea. Aiaraldea Komunikazio Leihoan lanean diharduten pertsonek argi izan dute hasieratik; euskararentzako espazioak irabazi eta ahal dela, kolorez eta dinamikotasunez jendarteratzeko erronkari heldu. Ikusentzunezkoak, sareak, euskarri digitalak, sare sozialak...eta han hemenka topa ditzakegun dozenaka tresna, denak gure hizkuntzaren normalizaziorako baliatu.

Ikastaroak eta hitzaldi-tailerrak

Horretarako baina, ezagutu eta erabiltzen jakin behar. Eta hartara dator hain zuzen ere orain aurkezten duten Udazkeneko Eskola Multimedia 201.0. Bertan aiaraldeko herritarrei zabaldutako 4 ikastaro luze antolatu dituzte; Bideogintza, Zinemagintza, Blogak eta Sare sozialak eta Argazkigintza digitala. Iraupen desberdinetako ikastaroak denak ere, baina tresna horietan ondo eta sakon trebatzekoak.
Era berean, eta aurtengo eskola osatze aldera, beste lau hitzaldi-tailer ere prestatzen ari dira, urtea bukatu baino lehen aiaraldeko herri desberdinetan egitekoak; telefono bidezko bideo-streaming-a, ikusentzunezko proiektuen garapena, eta hamaika telebistaren aurkezpena bestean beste.

Hauen guztien informazio zehatzagoa jaso nahi izanez gero, prestatu duten eskuorri digitala kontsultatzerik duzue, HEMEN klik eginez.

Ikastaroak zein egun eta ordutan garatuko diren, partehartzaile eta irakasleen arabera erabakiko da, ikastaro bakoitza aurkezten den egunean zehaztuko dena.

Izen ematea

Ikastaroetan parte hartzeko izen ematea ireki da dagoeneko, eta Azaroaren 1era bitarte -igandea- aukera izango duzue gogokoen duzuen ikastaroa hautatzeko. Lekuak mugatuak dira eta izen emateko ordenaren arabera osatuko ditugu euretan parte hartuko duten pertsonen zerrendak, argi ibili beraz.
Horretarako, e•posta helbide honetara mezua idatzi behar duzue izen abizenak, aukeratutako ikastaroa, adina, harremanetarako telefonoa eta e-posta helbidea adieraziz: ume2010@aiaraldea.com

Egitasmoaren Laguntzaileak

Eskola hau antolatzeko lanean lagun izan dituzte Aiaraldekoek Arabako Foru Aldundia, Algitech enpresa, Amurrioko Zaraobe Institutoa eta Laudioko Udal Lanbide Heziketa Eskola, eskerrak eurei ere eta nola ez, euskarrietan bere argazkia erabiltzeko baimena eman duen Iban Pagaldayri. Leer más...

No hay comentarios:

Publicar un comentario