miércoles, 17 de noviembre de 2010

Oñatiko unibertsitatea eta Arrikrutz haitzuloetan euskaraz

- Sar Ezazu Hanka egitasmoaren hurrengo txangoa.

Laudioko Euskara Arloak euskara praktikatu, hobetu edo erabiltzeko irteera berria antolatu du, Sar Ezazu Hanka egitasmoaren barruan. Oraingoan, Oñatiko unibertsitatea, parrokia eta Arrikrutz haitzuloak ezagutzera joango dira partehartzaileak azaroaren 27an, igandea. Autobusa goizeko 9etan irtengo da Laudioko institututik eta 14.30ean egongo da berriz Laudion.
Bidaian parte hartzeko bonoak salgai egongo dira azaroaren 24a arte Laudioko “Arrañope” tabernan, 5 eurotan.
Oñatiko Unibertsitate ederra 1542-1901 urteen bitartean izan zen martxan, Euskal Herri osoan denbora gehien eman duena. Horrez gain, eraikuntza monumental hau ezaguna da bere edertasunagatik. 
Arrikrutz haitzuloa izango da bidaiaren bigarren zatia. Bere edertasunagatik ikusgarria izateaz gain hainbat mito eta erritualen bilgunea izan da. Aipatzekoa, haurdun geratzen ez ziren emakumeen errituala, hara joaten zirela bainatzera.  

Egitaraua osorik

Euskal Herriko unibertsitate zaharra (XVI) eta Oñatiko parrokia, Gerardo Elortza historialari oñatiarraren eskutik.
Jarraian, bisita gidatua erritualez eta mitoz beteriko Arrikrutz haitzulo ikusgarrian.
Argibideak: euskara@laudiokoudala.net // 944034890 edo zure euskaltegian.

El Ayuntamiento de Llodio a través de su Área de Euskera organiza una salida a Oñati, dentro del programa "Sar Ezazu Hanka" destinado a la práctica, mejora o, simplemente, el uso del euskera. Dentro del mismo se acudirá el próximo sábado 27 de noviembre a visitar la monumental Universidad de Oñati (s. XVI) y su parroquia. Contaremos para su mejor conocimiento, con la colaboración del historiador oñatiarra Gerardo Elortza.

A continuación se acudirá a las cuevas de Arrikrutz, conocidas además de por su espectacularidad, por los ritos que allí se celebraban. Destaca de entre ellos el baño ritual en sus aguas subterráneas, con el que las mujeres infértiles pretendían quedarse encintas. El regreso al mediodía. Venta de bonos (5 euros) en el bar Arrañope de Laudio hasta el día 24, incluido. Leer más...

No hay comentarios:

Publicar un comentario